Manifestua
JonGo benetakoa da. Artifiziorik gabea, hutsa, osoa.
JonGo diseinuaren (Erabiltzailearen Experientzia) soiltasuna da, forma eta funtzioan adierazia. Artifiziorik gabeko diseinua, egiazkoa.
JonGo funtsa da. Apaingarri gabea, doia. Euskal kulturarekin partekatzen duen zerbait. Benetako jendea, irmoa eta zorrotza.
JonGo, naturala da. konplexurik gabea, ezkutatzeko ezer ez duena. Gardena eta horregatik, eraginkorra.
JonGo mihise zuria da. Egiteke dagoen guztia. Forma primarioetatik abiatuz izango dena.
JonGo lehen urratsa da, sorkuntza soila, hutsetik sortua.